30/12/2022

NUEVAS OBLIGACIONES REGISTRALES PARA ALOJAMIENTOS – Ostatuetarako erregistroko betebehar berriak

Con la publicación del Real Decreto 933/2021, de 26 de octubre, por el que se establecen las obligaciones de registro documental e información de las personas físicas o jurídicas que ejercen actividades de hospedaje, desde el Gobierno central y concretamente desde el Ministerio de Interior, se pretendía fijar un nuevo sistema de comunicación de datos para los alojamientos de todo el Estado, en el que se aumentan de forma considerable los datos que necesariamente han de aportar las empresas.
Esta norma entraba en vigor el próximo 2 de enero de 2023.

Más de una año después de la promulgación de la norma estatal, el 12 de diciembre de 2022 se publica en el Boletín Oficial del País Vasco la Orden de 25 de noviembre de 2022, del Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad, por la que se da publicidad a la forma de cumplimentar las obligaciones registrales y de comunicación a la Ertzaintza, por las personas físicas o jurídicas que ejercen actividades de hospedaje.
Esta norma, que no deja de ser un “corta y pega” de la estatal, también entraba en vigor este próximo 2 de enero de 2023.

Más allá de la necesidad de dilucidar desde un punto de vista competencial a cuál de las dos Administraciones Públicas tienen que obedecer los alojamientos de Euskadi y si han de ser o no obligatorios todos los datos que se obligan a aportar (cuestiones que se han de aclarar en los próximos meses), a raíz de las gestiones llevadas a cabo por esta Asociación y por otras de ámbito estatal, tanto el Ministerio de Interior del Gobierno de España como la Consejería de Interior del Gobierno Vasco han decidido establecer una prórroga de 5 meses en la aplicación de sus respectivas normas. Por lo tanto, hasta el 2 de junio de 2023, las empresas podrán seguir funcionando como hasta ahora sin que ello suponga ningún tipo de sanción por incumplimiento (adjuntamos circular del Ministerio de Interior y del Gobierno Vasco en este sentido).

Desde la Asociación iremos informando sobre las novedades que se vayan produciendo.

 

Ostatuetarako erregistroko betebehar berriak

Ostatu-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoen dokumentu-erregistroko eta informazioko betebeharrak ezartzen dituen urriaren 26ko 933/2021 Errege Dekretua argitaratuta, Gobernu zentraletik eta, zehazki, Barne Ministeriotik, datuak komunikatzeko sistema berri bat ezarri nahi zen Estatu osoko ostatuentzat, eta sistema horretan nabarmen handitzen dira enpresek nahitaez eman behar dituzten datuak.

Arau hori 2023ko urtarrilaren 2an sartuko zen indarrean.

Estatuko araua aldarrikatu eta urtebete baino gehiagora, 2022ko abenduaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lehenengo lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak 2022ko azaroaren 25ean emandako Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez jakinarazi zen nola bete behar dituzten Ostalaritzako jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek komunikazio- eta erregistro-betebeharrak Ertzaintzarekin.

Arau hori estatuko arauaren kalko hutsa da, eta hau ere 2023ko urtarrilaren 2an sartuko zen indarrean.

Eskumenen ikuspegitik Euskadiko ostatuek bi administrazio publikoetatik zeini erantzun behar dioten eta eman beharreko datu guztiak nahitaezkoak izan behar diren ala ez argitzeko beharraz gain (datozen hilabeteetan argitu behar diren gaiak), Elkarte honek eta estatu mailako beste batzuek egindako kudeaketen ondorioz, bai Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak, 5 hilabeteko luzapena ezartzea erabaki dute dagozkien arauen aplikazioan. Beraz, 2023ko ekainaren 2ra arte, enpresek orain arte bezala lan egiten jarraitu ahal izango dute, ez-betetzeagatik inolako zigorrik jaso gabe (Barne Ministerioaren zirkularra erantsi dugu, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez baitu berea argitaratu).

Elkartetik sortzen diren berrikuntza guztien berri emango dugu.